XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta zuk ez baduzu asko irabazten, bururatu zait....
Bonoak saltzen dituzu, ezta, gazte?.
Orain pentsatzen jarrita uste dut bestelako zirkunstantzia batzuetan hura nere bizitzako une erabakiorretako bat izango zela.
Baina eskaintza zakar samar hura eginkizun zegoen zerbitzu baten truke zela bistakoa zenez, ez nuen hantxe marra jartzea beste aukerarik.
Bistakoa zen bazkaltzerakoan aipatu finantz harremanak atzeratzen ninduela pentsatzen zuela, baina oker zebilela ziurtatu nion.
Beste piska batean zain geratu zen, nik beste zerbait esango nuelakoan, baina ni hizketan jarraitzeko baino hausnarketarako hobea nengoen, eta hala, gogoz kontra baina etxera joan zen.
Arratsak buruarin eta alai jarri ninduen.
Nere etxeko sarrerako atetik sartu orduko seko lo geratu nintzela uste dut.
Beraz, ez dakit Gatsby Coney Islandera joan zen, edo zenbat ordu eman zituen bere etxea handikiro argitua zegoen bitartean
Daisyri dei egin nion telefonoz hurrengo goizean bulegotik eta tea hartzera gonbidatu nuen.